Itxi

Politika

Valencia

Monica Oltra Valentziako Gobernuko presidenteordeak dimisioa eman du

EITB MEDIA

Monica Oltra Valentziako Gobernuko presidenteordeak dimisioa eman du, bere senarra adin txikiko bati sexu-abusuak egiteagatik auzipetu dutelako eta berari gehiegikeria horiek ezkutatu izana egotzi diotelako.

2:30
Mónica Oltra. Imagen: EITB Media

Monica Oltrak Valentziako Gobernuko presidenteorde kargua eta Parlamentuko eserlekua utzi ditu, bere senarrak administrazioaren zaintzapean zegoen adin txikiko bati egindako sexu-abusuak ezkutatu izana egotzita auzipetu egin dutelako.

Hunkituta iragarri du dimisioa eman duela, baina azpimarratu du "burua goian" eta "haginak zorroztuta" doala, errugabea delako.  

"Asko kostatu zait erabaki hori hartzea, gaiztoek irabazten dutelako", adierazi du. Espainian egin den "zitalkeria kasurik handienetakoa" dela erantsi du, eta herritar kalteberei barkamena eskatu die, "haien alde" egiten ari zen lana utzi behar izateak "min" ematen diola nabarmenduz.

Horrez gain, Oltrak azaldu du ez duela inork hau guztia Compromis Gobernutik botatzeko erabiltzerik  nahi eta horregatik erabaki duela dimisioa ematea.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena