Politika -
Oroimenari buruzko biltzarra
Innerarity: 'Gorrotoa gainditu eta oroimen zuzena sortu behar da'
Filosofoaren hitzetan, "nazioa ez da aitzakia nahikoa aurkaria baztertzeko", eta hori barneratu egin behar du euskal gizarteak.
Erredakzioa
Euskadin, behin bakea lortuta, "egiteko zailena geratzen da: gorrotoa eta sektarismoa gainditu eta oroimen justua sortu" behar dela esan du Daniel Innerarity filosofoa eta Gobernantza Demokratikoaren institutuko zuzendariak. "Nazioa ez da aitzakia nahikoa aurkaria baztertzeko", gaineratu du.
"Oroimenaren politikak Euskadin: aintzastea, adiskidetzea, kontatzea, gogoratzea" hitzaldia eman du Innerarityk Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean. Biltzarra astelehenetik egiten ari dira, Eusko Jaurlaritzak antolatuta.
Filosofoak "erasotzaileen eta biktimen arteko simetriaren mehatxua desagertarazi behar dela" esan du, izan ere, bere ustez, simetria horrek biktimekiko "mespretxua" ekarriko luke.
"Euskadin aldebakarreko erasoa izan da; Trantsiziotik hasita, indarkeria ez da aurreko indarkeria bati emandako erantzuna". Innerarityren hitzetan, ETAk "arrazoia zuela" esateari "hil osteko garaipena" ematea izango litzateke.
"Interpretazioaren borroka"Filosofoak aditzera emandakoaren arabera, "nazioa ez da aitzakia nahikoa aurkaria baztertzeko", eta hori barneratu egin behar du euskal gizarteak.
EAEn gertatutakoaren kontaketa nola sortu behar den ere izan du hizpide. Gaur egun "borroka dago interpretazioaren inguruan", "denek ondo geratu nahi dute jarraitzaileen eta historiaren aurrean".