Politika -

Oroimenari Buruzko Biltzarra

'Barkamena ez da beharrezkoa elkarrekin hitz egin eta bizitzeko'

Bestalde, egiaren kontaketa egiteko "gertatutakoa bere osotasunean irakurtzea" ezinbestekoa dela esan du Jesus Loza Bizikidetzarako eta Oroimenerako ordezkariak.

Gorka Landaburu (ezk), Giorgio Bazzega biktima eta Adriana Faranda terrorista ohiarekin. Efe.
Oroimena Kongresua | 'Barkamena ez da beharrezkoa'
Gorka Landaburu (ezk), Giorgio Bazzega biktima eta Adriana Faranda terrorista ohiarekin. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Elkarrekin bizitzeko eta hitz egiteko ez dago barkamenaren beharrik", esan du Giorgio Bazzega Italiako Brigada Gorriek hildako polizia baten semeak. Horrez gain, Bazzegak azpimarratu egin du damututako terroristen testigantza entzuteak duen garrantzia.

Bazzega Adriana Faranda Brigada Gorrietako terrorista ohiarekin izan da Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean, "Terrorismotik bizikidetzara" izeneko hitzaldian. Biltzarra Eusko Jaurlaritzak antolatu du , astelehenean hasi zen eta igandean amaituko da.

Hitzaldian Gorka Landaburu kazetaria eta ETAren biktimak moderatu du. Landaburu izan da, hain zuzen, ekitaldiaren hasieran Italiako atentatua Biltzarraren izenean deitoratu duena.

"Gertaera gaitzesgarria da, ezertarako balio ez duen indarkeriaren isla", laburbildu du Landaburuk. Kazetariak ere Carmen Gisasola ETAko disidentea mahai-inguruan parte hartzeko aukera ez izana gaitzestu du.

Loza eta egiaren kontaketaJesús Loza Bizikidetzarako eta Oroimenerako ordezkariak ezinbestekotzat jo du "gertatutakoa bere osotasunean irakurtzea" egiaren kontaketa egiteko, izan ere, "Batallon Vasco Español, Triple A eta GAL talde terroristek ere hilketak egin dituzte".

Radio Euskadin egindako adierazpenetan,Oroimenaren eta Giza Eskubideen Institutua sortuko dela ziur agertu da, eta "norbaiti damua jendaurrean agertzea galaraztea erokeria dela" iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea