Politika -

Lehen urteko balantzea

Izagirre: 'EAEk eta Espainiak Bildukoa delako zigortu dute Donostia'

Donostiako alkatearen ustez, "erakundeen arteko errespetua" funtsezkoa da lan egiteko, eta EAEko eta Espainiako administrazio batzuk hiria "zigortzen ari dira", gaineratu du.

Eneko Goia (EAJ) bozermailea eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea (Bildu). EFE
Eneko Goia (EAJ) bozermailea eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea (Bildu). EFE
Eneko Goia (EAJ) bozermailea eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea (Bildu). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak gaur esan duenez, "erakundeen arteko errespetua" funtsezkoa da lan egiteko, eta EAEko eta Espainiako administrazio batzuk hiria "zigortzen ari dira, agintean Bildu duelako baino ez", salatu du.

Izagirrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian, urte "zail" honen balantzea egiteko, eta Bilduk aurkitu duen oposizioaren lana ez dela batere eraikitzailea edo onuragarria izan adierazi du.

Donostiako alkateak "erakundeen arteko errespetua" eskatu du, izan ere, "ez da posible beste administrazio edo alderdi batzuek Udalaren informazioa erabiltzea beste administrazio batzuekin izan daitezkeen harremanak oztopatzeko".

Izagirreren esanetan, oposizioaren "blokeo-politika" hori gorabehera, gobernu taldeak kontsentsuak eta akordioak lortu ditu aurten. Horren arabera, Bilduk "apaltasunez" egin du lan "beste Donostia bat posible dela sinetsita".

"Ez gara ohiko politikariak. Posible da politika beste era batera ere egitea, umiltasunez" eta jakinda "ez garela ez inor baino gehiago, ez gutxiago ere, gainerako herritarren bestekoak baikara", nabarmendu du Izagirrek. Halaber, elkarrekin lan egiteko deia egin du, donostiarrek "talde-lana" eta "indarrak batzea" nahi dutelako, horren iritzian.

Politika soziala, zerbitzu publikoak, etxebizitzak, enplegua, kultura eta herritarren parte hartzea sustatzea dira Udalaren apustu nagusiak, Izagirreren aburuz, eta "normalizazio politikoaren prozesuan lehenengo egunetik inplikatu da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea