Politika -

Kopako finala

DENAESek kereila aurkeztu du finaleko txistuak sustatzeagatik

Hain zuzen ere, Catalunya Accio eta Esait plataformen aurka aurkeztu du kereila, gorrotoa sustatzea egotzita.

Catalunya Accio eta Esait plataformetako ordezkariak. EITB
Catalunya Accio eta Esait plataformetako ordezkariak. EITB
Catalunya Accio eta Esait plataformetako ordezkariak. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

DENAES eskuin muturreko fundazioak kereila bat aurkeztu du Auzitegi Nazionalean Catalunya Accio eta Esait plataformen aurka, Kopako finalean Espainiako ereserkiaren aurka txistu egitea sustatzeagatik.

Juan Ramon Montero DENAESko abokatuak kazetariei azaldu dienez, gorrotoa eta ordena publikoaren aurkako delituak sustatzea eta Espainiari iraintzea egotzita aurkeztu dute kereila.

Nolanahi ere, fundazioak ez du kautelazko neurririk eskatu, hala nola partida bertan behera uztea edo ateak itxita jokatzea, Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak nahi bezala.

2009ko kereila atzera bota zuen epaileak

2009an Athleticek eta Bartzelonak jokatutako finalaren ostean ere kereila aurkeztu zuen DENAESek, zaleek txistu egin baitzioten erregeari, baina Auzitegi Nazionalak atzera bota zuen.

Epailearen esanetan, txistuak ez ziren "iraingarriak" izan, eta ez zuten sustatzen "gorroto nazionala". Halaber, adierazpen askatasunaren baitan kokatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea