Politika -
Kongresua
ERCrentzat 'ultrasur handiena' eta 'hooligana' da Esperanza Aguirre
''Egun batzuk barru sutan egon liteke Madril, zuen alderdiko kide bat hollingan gisa ari delako jokatzen'', esan dio Alfredo Bosch ERCko kideak Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroari Kongresuan.
Erredakzioa
Alfredo Bosch ERC alderdiko diputatuak Esperanza Aguirreren kontra neurririk hartuko ote duen galdetu dio astearte honetan Kongresuan Jorge Fernandez Diaz barne ministroari. Boschen ustez, 'ultrasur number 1a' eta 'hooligana' da Aguirre, Errege Kopako finala dela-eta Madrilgo presidenteak egindako adierazpenen ondoren.
"Posible da Madril erretzen egotea egun batzuk barru, zuen alderdiko kide bat hoolingan moduan portatzen ari delako", adierazi du Boschek Kongresuko osoko bilkuran. Bertan Estatuko Aurrekontu Okorrokorren eztabaida egin dute eta Fernandez Diazek Ganbararen aurrean Barne Ministerioko kontuak aurkeztu ditu.
Boschek Aguirreri ika-mika pizten saiatzea leporatu dio, Athletic Cluben eta F.C. Barcelonaren arteko Kopako finala ateak itxita egin beharko litzatekeela esan duelako azken horrek, Printzipearen kontra edota Espainiako ereserkiari txistu egiteko aukera dela-eta.
Boschen ustez, Madrileko Erkidegoko defizita desbideratu dela ezkutatzeko piztu nahi du "kea". Halaber, "ke hori hori arriskutsua" dela nabarmendu du.