Politika -

Agerraldian Legebiltzarrean

Nafarratek pilotakadarik jaso ez zuela frogatu du bideoak, Aresentzat

Herrizaingo sailburuak bideoaren bertsio luzeago bat erakutsi du. Haren ustez, irudiek ''argi'' erakusten dute gazteak ez zuela pilotakadarik jaso. Edonola ere, informazio espedientea irekiko dute.

Rodolfo Ares (artxiboko irudia). EFE
Rodolfo Ares (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 29ko greba egunean zauritu zen Xuban Nafarrate gaztearen kasua argitzeko aurkeztutako bideoaren bertsio luzeago bat erakutsi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak astearte honetan.

Sailburuaren hitzetan, irudi horiek ''argi'' uzten dute gazteak Ertzaintzak botatako pilotakadarik jaso ez zuela. Edonola ere, informazio espedientea irekiko dute.

Gaiaren inguruan informazioa emateko Aresek Eusko Legebiltzarreko Herrizaingo Batzordean egin duen bigarren agerraldia izan da gaurkoa.

Sailburuak bideoaren bertsio luzeago bat aurkeztu du. Liskarrak gertatu ziren kaleko etxebizitza batetik sakelako telefono bidez grabatutako irudiak dira.

Sailburuaren hitzetan, ''atzeraka ari zen oinez'' eskopeta gainean zuen ertzaina, eta ez zegoen Nafarrate zegoen tokirantz begira. Zehazki, aurrean zuen talde bati ari zen begira agente hori, Aresen arabera.

Sailburuak berretsi du bideoan entzuten dena tiro hotsa dela, baina, eskopeta gomazko pilotekin kargatuta ez zegoena berretsi du, eta tiroan airean egin zela.

Edonola ere, hasieran eskainitako bertsio ofizialaren eta benetan gertatu zenaren artean ''kontraesan txiki'' batzuk egon daitezkeela aitortu du, baina, garrantzirik gabeko xehetasunak izango lirateke, Aresen hitzetan.

Gertatutakoaren inguruko informazioa espedientea irekiko dutela iragarri du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea