Politika -
Irudi deigarria
Arnaldo Otegi eta Titin III.a elkarrekin, Logroñoko espetxean
Titin III.ak bisita egin zuen Logroñoko kartzelara, berak zuzentzen duen pilotari eskolako ordezkariekin batera, eta orduan atera zuten argazkia.
Erredakzioa
Arnaldo Otegik Titin III.a pelotariaren "bisita" izan du Logroñoko espetxean. Ezker abertzaleko buruzagi izandakoa eta Logroñoko Alderdi Popularreko zinegotzia elkarrekin ageri dira presondegiko kiroldegian aterako argazki batean.
Irudian beste pertsona batzuekin batera ageri dira. Tartean Arkaitz Rodriguez dago, Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Diez Usabiaga bezala 'Bateragune' deitutako auzian zigortu dutena.
Titin III.ak bisita egin zuen Logroñoko kartzelara, berak zuzentzen duen pilotari eskolako ordezkariekin batera, eta orduan atera zuten argazkia. Irudia Arnaldo Otegiren Twitterreko kontuak zabaldu du.