Politika -

Kopako finala

Aguirreren proposamena 'lekuz kanpo dago' Urquijorentzat

"Polemikarekin amaitzeko" eta finala politizatu eta erabili nahi dutenei "behar dena baino oihartzun gehiago" ez emateko eskatu du.

Carlos Urquijo.
Carlos Urquijo.
Carlos Urquijo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirrek proposatu duena "lekuz kanpo" dagoela adierazi du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, eta Errege Kopako finalaren inguruko polemikarekin amaitzeko eskatu du, finala politizatu nahi dutenei "behar dena baino oihartzun gehiago" ez emateko.

"Ikuskizun hau politizatzeko ahalegin oro lekuz kanpo dago", azpimarratu du Gobernuak EAEn duen ordezkariak. "Nabaria da webguneetan zein erakundek bultzatu duten Printzearen eta Espainiako ikurren aurka txistuak egitea", Urquijoren ustez, baina "pertsona zentzudunek ez liekete aldarrikapen politiko bat eta kirol ikuskizun bat bereizten ez dakitenei oihartzun gehiago eman beharko".

Halaber, zaleak Madrilera joatera bultzatu ditu, Athletic anima dezaten, berak egingo duen bezala, eta "kirol festa hori inork ez zikintzea" espero duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea