Politika -

Espioitza politikoa

Marlaskak eta Roblesek lekuko gisa deklaratuko dute Pegasus espioitza auzian

Gainera, instrukzioko epaileak Espainiako Gobernuari eskatu dio desklasifikatu ditzala ministroen lekukotzek eragin diezaieketen dokumentu guztiak. Beren mugikorrak behin baino gehiagotan kutsatuak izan omen ziren.

Robles eta Grande-Marlaska, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Robles eta Grande-Marlaska, Diputatuen Kongresuan.
Robles eta Grande-Marlaska, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak lekuko gisa deklaratzera deitu ditu Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa, Pegasus espioitza politikoaren auzian.

Gainera, Jose Luis Calama instrukzioko epaileak Espainiako Gobernuari eskatu dio Pegasus auzian ministroen testigantzek eragin diezaieketen dokumentu guztiak desklasifikatu ditzan.

Agiri batean azaldu duenez, Auzitegi Nazionalak erabaki horiek hartu ditu Paz Esteban CNIko zuzendari ohiaren, erakunde horretako 7613 zenbakiko funtzionarioaren eta Felix Bolañosen Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko ministroaren lekukoen deklarazioen edukia ikusita.

Calama apirilaren 26an hasi zen ikertzen, eta sekretuak aurkitu eta agerraraztearen delituak egon zitezkeela adierazi zuen, Estatuko Abokatutzak Pedro Sanchez Gobernuko presidentearen eta Defentsa ministroaren mugikorren infekzioagatik salaketa jarri ondoren. Salaketa hori zabaldu zuen Grande-Marlaskaren telefonoan ere sartu zela baieztatu ondoren.

Lehen ebazpenean azaldu zuenez, telefono mugikorrak aztertu ondoren, "jakin da Pegasus gailu mugikorrak espiatzeko software-aren hainbat infekzio izan zituztela, 2021eko maiatza eta ekaina bitartean".

Sanchezen mugikorreko lehen intrusioa Marokotik Espainiara migratzaile asko sartzearekin batera gertatu zen, eta bigarrena, berriz, Marokoren komunikatu batekin  Espainiarekin izandako krisi diplomatikoaren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Espioitza