Politika -
Vox
Macarena Olonak bere aro politikoari amaiera eman dio osasun arazoengatik
Andaluziako Voxen talde parlamentarioaren bozeramaileak Andaluziako Parlamentua eta eskuin muturreko alderdia utzi ditu "arrazoi medikoengatik".
Agentziak | EITB MEDIA
Macarena Olona Andaluziako Voxen talde parlamentarioaren bozeramaileak ostiral honetan eman du jakitera Andaluziako Parlamentuan eta alderdian dituen karguei uko egiteko erabakia.
Olonak ohar batean adierazi duenez, "arrazoi medikoengatik, etapa honi amaiera emateko unea iritsi da", eta borondate hutsarekin nahikoa izango zela uste zuela azpimarratu du, baina gaineratu du "osasunak ez dituela hartutako konpromisoak ulertzen".
Voxeko buruzagiak bere erabakiaren berri eman dio Santiago Abascal alderdiko buruari, eta horrek bere "esker ona" adierazi dio hiru urteko "esfortzu eta dedikazioagatik".