Politika -

Gipuzkoa

Garitanok obrak gelditu eta 1.000 milioi aurreztu nahi ditu

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, diru horrekin "gizarte-politikak eta euskal zerbitzu publikoak bultza daitezke".

Garitanok 1.000 milioi euro aurreztea espero du. EITB.
Gipuzkoa | Garitanok obrak gelditu eta 1.000 milioi aurreztu nahi ditu
Garitanok 1.000 milioi euro aurreztea espero du. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako ahaldun nagusiak "erreforma fiskal sakona" eta azpiegituretako lanak "geldiaraztea" ezinbestekotzat jo du krisi ekonomikoa gainditu eta 1.000 milioi euro inguru aurrezteko.

Garitanok kazetariei iragarri dizkie bere planak, Miramoneko Teknologia Parkeko eraikin nagusiaren sarreran, Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteko Batzar Nagusira sartu aurretik.

Ahaldun nagusiaren arabera, erreforma fiskalari esker 500 milioi euro lor daitezke, eta egun abian dauden proiektuak geldituta, tartean Abiadura Handiko Trena, Pasaiako Portua eta erraustegia, beste 500 milioi aurreztuko lituzkete, "diru kopuru ikaragarria kostatzen ari direlako".

Gizarte politikak bultzatzekoLortutako 1.000 milioiekin, "gizarte-politikak eta euskal zerbitzu publikoa bultzatuko lirateke" eta "inbertsio funtsa ere sortu liteke, Madrilekop Gobernuak kudeatutako Europako funtsei gehitzeko".

Funts horiekin "I+Gn (ikerketa eta garapenean) inbertitu eta euskal sare industriala berritu" ahal izango litzateke.

Agintari gipuzkoarraren iritziz, "garrantzitsua da horrelako erabakiak hartzea" eta gainontzeko euskal Aldundiei ekimenarekin bat egiteko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea