Politika -
Auzitegi Naizonalean
Txus Martin ETAko kidea lehergailu bat jartzetik absolbitu dute
Atentatua egin zuela frogatuta egon arren, epaileek delituak hamar urtera preskribatzen duela esan dute.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Jesus Martin Hernando Txus ETAko ustezko kidea lehergailu bat jartzetik absolbitzea agindu du, 1993ko delitua preskribatu egin delako.
Auzitegiaren ustez Txus Martinek, Koldo Martin Carmonarekin batera, 1993ko irailaren 6an bonba bat jarri zuen Amaia Etorbidearen 4. eta 6. zenbakietan, Leioan. Lehergailua Ertzaintzak desaktibatu zuen.
Atentatua egin zuela frogatuta egon arren, delituak hamar urtera preskribatzen duela esan dute epaileek. 1995eko maiatzaren 18an auzipetu zuten Txus.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea