Politika -

ETAko presoak

Itziar Moreno Martinez ETAko presoa Espainiaratu du Frantziak

Moreno 15 urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten 2016an, Oier Gomez Mielgorekin batera, 2011n jendarme bat hiltzen saiatzeagatik.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itziar Moreno Martinez ETAko presoa Renneseko espetxetik Alcalako (Madril) espetxera eraman dute ostiral honetan, Frantziak Espainiaren esku utzi ostean, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.

Moreno 15 urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten 2016an, Oier Gomez Mielgorekin batera, 2011n jendarme bat hiltzen saiatzeagatik. Polizia kontrol batetik ihes egiten saiatzeko tiro egin zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak