Politika -
IKERKETA ABIAN
ETAren zulo zahar bat litzatekeena aurkitu dute Frantzia hegoaldean
Baserritar baten "amonio nitratoa" idatzita zeramatzaten bost bidoi aurkitu zituen kasualitatez, Akozen (Aspeko harana), Iparraldetik gertu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
ETAren lehergai biltegi zahar bat aurkitu dute Biarnon, Ipar Euskal Herritik gertu, Sud-Ouest egunkariak jakitera eman duenez.
Informazio horren arabera, uztailean, Akozeko udalerriko (Aspeko bailara) lursail isolatu baten ertzean zegoen harrizko horma baten barruan, bost bidoi aurkitu zituen baserritar batek eta agintariei abisu eman zien.
Artezilari talde bat bertaratu eta bidoiak neutralizatu zituzten.
Herriko alkatearen arabera, "hauts zuria" zegoen barruan, 30 kilo inguru pisatzen zuen bidoi bakoitzak eta "amonio nitratoa" zegoen idatzita euskaraz.
Cecile Gensac Pariseko Pabeko prokuradoreak adierazi duenez, "litekeena da ETAren zulo zahar bat izatea"
Terrorismoaren aurkako Parisko Fiskaltzaren esku geratu da ikerketa.