Politika -

Donostiako Udala

Ezker Anitza-IUko zinegotziak dimititu du, koalizioaren bozeramailearen "irain eta indarkeria fisikoagatik"

Haizea Garay Donostiako Udaleko Ezker Anitza-IUko zinegotziak salatu duenez, "jazarpena, ahozko indarkeria eta baita indarkeria fisikoa ere" jasan ditu Aitzole Aranetaren partetik. Elkarrekin Donostia koalizioko bozeramaile da Araneta.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizea Garay Donostiako Udaleko Ezker Anitza-IUko zinegotziak dimisioa eman du Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako koalizioko bozeramailearen "jarreragatik". Elkarrekin Donostia koalizioko kide da Ezker Anitza-IU.  

Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak dimisioaren berri eman du ostiral honetan, ohar baten bidez. Horren arabera, Haizea Garayk "jazarpena, ahozko indarkeria eta baita indarkeria fisikoa" jasan ditu Aitzole Aranetaren partetik. Jazotakoa "irmo" gaitzetsi ditu Ezker Anitza-IUk, esanez ezin dela "denbora gehiagoz onartu".

Donostiako Udaleko bost talde politikoetako bat da Elkarrekin Donostia (Podemos/Ezker Anitza-IU/Equo-Berdeak), eta hiru zinegotzi ditu.

Ezker Anitza-IUren hitzetan, "Ezker Anitzak defendatzen dituen baloreak" ez datoz bat Aranetaren jarrerarekin, eta gertatutakoak "ordezkari publiko izateko edozein pertsona ezgaitzen du".  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak