Politika -

botere judiziala

Lesmesek uko egin dio Konstituzio Auzitegira joateari, eta "kolokan" jartzen duten maniobrak salatu ditu

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak adierazi du "lotsagarria" irudituko litzaiokeela Konstituzionaleko lanpostu hutsetako bat hartzea.

Lesmes, fiskal nagusi berriaren kargu hartzean. Argazkia: EFE
Lesmes, fiskal nagusi berriaren kargu hartzean. Argazkia: EFE
Lesmes, fiskal nagusi berriaren kargu hartzean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, ez du Konstituzio Auzitegiko lanpostu hutsetako bat hartu nahi. Gainera, salatu du "kolokan" jarri nahi izan dutela Kontseiluari legea betearazteko eta auzitegi horri dagozkion bi magistratuak hautarazteko duen asmoa.

"Erakunde hau auzi-iheslari deklaratzearen aurka nago", azpimarratu du Lesmesek fiskal nagusi berriaren kargu hartzearen aurretik kazetarien aurrean egindako adierazpenetan. Gainera, nabarmendu du haren xedea Konstituzio Auzitegira iristea dela dion edonor "gezurretan" ari dela.  Gobernuak "ezin hobeto" daki hori, esan egin diolako. Adierazi du "lotsagarria" irudituko litzaiokeela baldintza hauetan BJKNko eta Goreneko presidente karguaz "baliatzea", Konstituzio Auzitegian sartzeko.

Minduta agertu da haren ustezko asmoei eta BJKNko kide kontserbadoreen boikot posibleari buruz argitaratutako informazioarekin. Esan duenez, bere irudia urratzeko eta legea betearazteko nahia "kolokan" jartzeko egindako mugimenduak dira.

Kontseiluaren baitan adostasuna lortzea espero du Lesmesek, ostegun honetarako deitutako ezohiko batzarrean ez bada ere. Hautagai posibleekin hitz egin ostean, esan du "soberako magistratuak" daudela Auzitegi Gorenean, Konstituzio Auzitegira joan nahi dutenak.

BJKN berritzeko bi alderdi nagusien arteko balizko akordio baten inguruan galdetu diotenean (ia lau urte baitaramatza jardunean), irmo agertu da: "egun, ez dut inolako esperantzarik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Espainia bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Auzitegi Konstituzionala BJKN gaur