Politika -
Kongresuan
Nafarroako ekitaldiaren betoan, jarrera totalitarioa egotzi diote PPri
Amaiurrek eta EAJk Kongresuko mahaiaren "zoritxarreko erabakiarekin" desadostasuna azaldu dute.
Erredakzioa
Xabier Mikel Errekondo Amaiurren Kongresuko bozeramaileak PPren "jarrera totalitarioa" salatu du, Kongresuan "1512/2102 Nafarroa Bizirik" ekimenari betoa jartzeagatik.
Legegintzaldiaren hasieratik, PPk Amaiurri "oztopoak jarri" dizkiola esan die kazetariei Errekondok Bozeramaileen Batzordearen bilera hasi baino lehen.
Horregatik, PPren "jarrera totalitarioa" salatu du Amaiurrek, "Nafarroako egiazko historia ezkutatu nahi dutelako".
Bestetik, Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak desadostasuna azaldu du atzo Kongresuko mahaiak hartutako "zoritxarreko erabakiarekin". Ekitaldiak soilik "Nafarroako historiaren inguruko ikuspegi ofizialetik at dagoen beste ikuspuntu bat" helarazi nahi zuela esan du, jada beste foro batzuetan (Madrileko Ateneoan, besteak beste) egin den bezala.
Bertan parte hartu behar zutenek "ETArekin ez zuzenean ez zeharka" ez dutela inongo loturarik berretsi du Erkorekak.