Politika -

Sumar plataforma

Bernardo Atxaga, Sumar plataformako Zuzendaritza taldean

Gipuzkoar idazleak Kultura koordinatzaile kargua hartuko du. Beste 34 lagun daude Yolanda Diaz buru duen plataformako Zuzendaritza taldean. Arantxa Elizondo Lopetegi donostiarra, EHUko irakaslea, ere plataformako buruzagia izango da.

Bernardo Atxaga eta Yolanda Diaz, Bilbon. Argazkia: EFE.
Bernardo Atxaga eta Yolanda Diaz, Bilbon
Bernardo Atxaga eta Yolanda Diaz, Bilbon. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernardo Atxaga Sumar plataforma politikoaren Zuzendaritza taldean izango da. Gipuzkoar idazlea Kultura koordinatzaile gisa ibiliko da, eta beste 34 lagun daude Yolanda Diaz buru duen plataformako Zuzendaritza taldean.

Arantxa Elizondo Lopetegi donostiarra, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Politika eta Administrazio Zientzia irakaslea, ere plataformako buruzagia izango da.

Diazen asmoa zen ospe handiko profesionalak aldamenean biltzea, Analisi Taldeetako buru izateko eta arloz arloko eztabaida zuzentzeko. Hala, Bernardo Atxagarekin batera, hauek ere izango dira Zuzendaritza Taldean, besteak beste: Ignacio Sanchez Cuenca politologoa, Rafael Cofiño medikua, Cesar Rendueles filosofoa, Agustin Moreno sindikalista, Margarita Baragaño soziologoa, Jaume Pallerols ekonomialaria, Joaquin Sevilla Moroder politologoa eta Zaida Muxi arkitektoa. Yolanda Diazen asmoa da Sumar plataformarekin hauteskunde orokorretan bere burua aurkeztea.

Hau da Zuzendaritza Taldea, osorik:

- Joaquim Brugue Torruela (Administrazioa eta gobernantza ona)

- Fernando Salinas Molina (Justizia)

- Juanjo Medina Ariza (Herritarren segurtasuna)

- Ruth Ferrero Turrion (Nazioarteko politika)

- Agustin Jose Menendez Menendez (Europako eredua)

- Jose Antonio Alonso Rodriguez (Giza eskubideak eta lankidetza)

- Viviane Ogou Corbi (Migrazioak)

- Fernando Ferrando Vitales (Energia)

- Teresa Garcia Azcarate (Nekazaritza)

- Maria Jose Rico Fernandez (Arrantza)

- Gloria I. Guzman Casado (Elikadura osasungarria)

- Aida Gascon Bosch (Animalien babesa)

- Marta Lois Gonzalez (Zainketak)

- Ramon Maiz Suarez (Lurralde eredua)

- Maria Dolors Comas d'Argemir i Cendra (Adinekoak)

- Paula Garcia Godino (Kirola)

- Marta Valencia Betran (Ezgaitasuna duten pertsonen inklusioa)

- Zaida Muxi Cuadrado (Etxebizitza duina)

- Marta Serrano Balbuena (Mugikortasun jasangarria)

- Yayo Herrero Lopez (Bidezko trantsizio ekologikoa)

- Rafael Cofiño Fernandez (Osasun Mentala)

- Agustin Moreno Garcia (Hezkuntza)

- Margarita Barañano Cid (Unibertsitatea)

- Rafael Muñoz de Bustillo Llorente (Ekonomia eta ekoizpen eredua)

- Amparo Merino Segovia (Lan duina)

- Jaume Pallerols Casas (ETEak eta ekimenak)

- Joaquin Sevilla Moroder (Zientzia eta berrikuntza)

- Elsa Arnaiz Chico (Gazteria)

- Francesca Bria (Eskubideak dituen digitalizazioa)

- Arantxa Elizondo Lopetegi (Feminismoa eta berdintasuna)

- Marina Echebarria Saenz (LGTBIQ+ eskubide eta askatasunak)

- Cesar Rendueles y Menendez de Llano (Ongizatea eta gizarte eskubideak)

- Bernando Atxaga (Kultura)

- Ignacio Sanchez Cuenca (Kalitate demokratikoa)

Sumar plataforma

Aipatutako aurkezpenean, Diazek Sumar "gizarte mugimendu europarra, progresista eta berdea" dela adierazi du. Ministroaren arabera, plataformak "gauzak egiteko beste modu bat" du, eta eskatu du politika egitea "kontratu sozial, berde, feminista, gazte, belaunaldiarteko eta bakezale berri" baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia bideoak Bernardo Atxaga Eguneko albisteak Eguneko albisteak Podemos Yolanda Diaz Sumar Mugimendua 2024