Politika -

Barne-hauteskundeak PSE-EEn

Andueza: "PSE-EEren zuzendaritza beti neutrala izango da, erabat neutrala"

Eneko Andueza Euskadiko sozialisten idazkari nagusia Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan elkarrizketatu dute. Anduezak iragarri du bere alderdiak bilera bat eskatu diola EAJri zerga sistemaz hitz egiteko.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. Irudia: EITB Media
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. Irudia: EITB Media
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. Irudia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiko barne-hauteskundeetan, PSE-EEren zuzendaritza "beti neutrala izango da, erabat neutrala", ziurtatu du Eneko Andueza Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan.

Buruzagi sozialistaren ahotan, PSE-EEren zuzendaritza "ez da eroso, ezta deseroso aurkitu behar", hautagaitza ezberdinak aurkeztu dituztelako.

"Ez du ezer txarrik", azpimarratu du Anduezak. "Ariketa demokratikoa ongietorria da", erantsi duenez. Gainera, "beste indar politiko batzuek kopiatu" beharko luketela uste du.

"Hautagai guztiek aukera berdinak izango dituzte, dena erabat mugaturik dago", ziurtatu du agintari sozialistak. Anduezaren hitzetan, "zuzendaritzak ezer gutxi du esateko, militanteek dute hitza".

Azkenik, PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du alderdiko barne-hauteskunde prozesua "erabateko normaltasunean" aurrera eramatea espero duela.

Zergak

Bestalde, Anduezak iragarri du bere alderdiak bilera bat eskatu diola EAJri zerga sistemaz hitz egiteko. "Neurri fiskal progresiboen bidez, martxan jartzen ari diren neurriei aurre egiteko baliabideak bermatuta izaten saiatzeko, Euskadin izan dugun ongizate estatua mantentzeko funtsezko zerbitzuak indartuz", adierazi du.

Buruzagi sozialistak uko egin dio zergak jaistea eskatzen duen joko "demagogikoan" sartzeari; aldi berean, zenbait erkidego finantzaketa handiagoa eskatzen ari direlako.

"Izan gaitezen serioak, arduratsuak, eta, jakina, egoera honi aurre egin diezaiogun, gizartearen gehiengoari ongizatea ekarriko dioten gizarte politikak indartu, hobetu eta aplikatu ahal izateko diru sarrera nahikoak izateko berme handienarekin", eskatu du.

Elkarrizketa, negoziazio eta akordioaren alde agertu ondoren, esan du, zerga arloan, "erantzukizunez" jokatu behar dutela guztiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Zergak gaur Eneko Andueza