Politika -

PSE-EEren biltzarra

Lehendakaria:'EAJk Rajoyren politikak jarriko lituzke, Eusko Labelaz'

Patxi Lopezek esan du ez duela "amore emango" boterean jarraitzeko, "euskal gizartearen ongizatea jokoan" dagoenean, halere gutxiengoan gobernatzearen beldur ez dela gaineratu du.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopez: 'Gobernua ez dabil noraezean, Euskadi defendatzen baizik'

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak esan du ez duela "amore emango" boterean jarraitzeko "euskal gizartearen ongizatea jokoan" dagoenean, halere gutxiengoan gobernatzearen beldur ez dela gaineratu du, eta "ontziaren buru" izaten jarraituko dutela "lana amaitzeko gobernatzeko prest" izanda.

Lehendakariak PSE-EEk Bilbon ostegun honetan egindako batzorde nazionalean lehenengo aldiz EAEko PPrekin zuen akordioaren haustura hausnartu du.

Euskadin sozialistek garatutako politikari "balioa" eman dio Patxi Lopezek.  Jaurlaritza "Rajoyren murrizketei alde egiten ari da, ez hauteskundeengatik edo burugogorkeriagatik", "krisitik irteteko beste bide bat dagoelako baizik", esan du, "ongizatearen estatua hondoratzen ez duen bat", gaineratu du.

Azaldu duenez, zerbitzu publikoen, politika sozialen eta autogobernuaren aldeko"erabaki" hori izan da PPrekin zuen akordioaren haustura eragin duena. Halaber, Antonio Basagoitik goizean " muturreko sozialismoaren kanpainan Lopez iparra galduta" dagoela esan du, lehendakariak, aldiz,  "Euskadi defendatzea" dela esan du.

Bere hitzetan, Euskadiko PPk "nahiago izan du Rajoyren politikak eta haren murrizketak babestea", "euskal herritarren interesen alde egitea" eta sozialistekin duen akordioa baino.

Bankia kasua azaltzeko eskaera

Patxi Lopez lehendakariak Bankia kasuan finantza erakundea onbideratzeko diru publikoa "horren buru izan den pentsioak ordaintzeko ez izatea" eskatu du.

Azaldu duenez, azken asteotan Bankia kasuak "itxura negargarria" eman du. Azaldu duenez, erakundearen arduradunen kudeaketa txarrak "diru publiko asko" inbertitzea behartuko du. "23.000 milioi euro baino gehiago, azken berrien arabera: Euskadik erakundea eusteko behar duen Aurrekontuaren bikoitza baino gehiago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea