Politika -

Adierazpena, elkarrekin

'Bake prozesuarekiko' konpromisoa berretsi du Amaiurrek

Koalizioa osatzen duten alderdiek elkarren arteko harremanean sakontzeko testua aurkeztu dute, ''Irtenbide demokratikoen alde'' egin dute bertan.

Amaiur osatzen duten alderdiek ekitaldia egin dute Donostian. EFE
Amaiur osatzen duten alderdiek ekitaldia egin dute Donostian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Amaiur 'lankidetzan sakontzeko'' Ezker abertzaleko, EAko, Aralarreko eta Alternatibako kideek

Donostiako Miramar Jauregian egin dute ekitaldia, eta, bertan izan dira, besteak beste, Rufi Etxeberria (ezker abertzalea), Pello Urizar (EA), Patxi Zabaleta (Aralar) eta Oskar Matute (Alternatiba).

Alderdiek elkarrekin sinatutako ''konpromiso estrategikoa''n aurrera pausoa ematea du adierazpenak helburu, euskal nazio erakuntza sustatzeko.

''Jarduera esparru'' berriak jasotzen ditu testuak, tartean ''bake prozesua eta gatazka politikorako irtenbide demokratikoak'' jorratzen dituztenak. Gai horri dagokionez, koalizioak Aieteko Adierazpenarekin ''oinarri'' hartu du, eta adierazpen horren lehen puntua bakarrik bete dela gogoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea