Politika -

alderdiak

EH Bilduk Mahai Politikoko bozeramaile izendatu ditu Bakartxo Ruiz eta Unai Urruzuno

Koalizio subiranistak azpimarratu du "premiazkoa" dela Euskal Herrian "erreforma fiskalari buruzko eztabaida sakona abiatzea".

Ruiz eta Urruno, astelehen honetan, Donostian. Argazkia: EFE
Ruiz eta Urruno, astelehen honetan, Donostian. Argazkia: EFE
Ruiz eta Urruno, astelehen honetan, Donostian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Bakartxo Ruiz eta Unai Urruzuno izendatu ditu Mahai Politikoko bozeramaile, eta "Euskal Herriko erreforma fiskalari buruzko eztabaida sakona abiatzea premiazkoa" dela esan dute. "Gehiago eta hobeto bilduko duen zerga-politika berria behar dugu, euskal herritarrei bizi-kalitate duina bermatuko dieten zerbitzu publiko duinak izateko", defendatu dute.

Gari Mujika EH Bilduko zuzendari nagusiak Mahai Politikoaren bi bozeramaile berrien izendapenaren berri eman du Donostian eskainitako prentsaurreko batean. Bertan azaldu duenez, Ruizek eta Urruzunok izango dute aurrerantzean koalizio subiranistaren "Zuzendaritzaren izenean hitz egiteko" ardura.

Bere hitzaldian, Ruizek adierazi du erreforma fiskalari buruzko eztabaidari ekin behar zaiola, egungo egoeran "zintzotasunetik eta erantzukizunetik abiatuta". "Ziurgabetasun garaiak bizi ditugu, eta herritarrek tresnak behar dituzte datorren egoerari aurre egiteko", esan du.

Hala, gogora ekarri du joan den astean EH Bilduk Ongizate Itun bat aurkeztu zuela, "oinarrizko bi gai bideratzeko ideia dekalogo batean laburbildu daitekeena: herri honetan sortutako aberastasuna modu bidezkoan banatzea, eta baliabide publiko nahikoak izatea euskal herritarrei bizi baldintza duinak bermatuko dizkieten zerbitzu publikoak izateko". "Neurri aringarriek ez dute balio, egiturazko aldaketak behar dira", berretsi du.

Ruizek esan du hiru aldundiek eta Nafarroako Foru Erkidegoak badituztela "tresna subiranoak beste politika fiskal bat egiteko, bidezkoagoa eta zuzenagoa", eta ohartarazi du ez dutela "atzera egiteko asmorik", baina, esan duenez, "ez gara puntu beretik abiatzen".

Horrela, azaldu duenez, Nafarroako zerga-politika "EAEkoa baino aurrerakoiagoa da, aldaketaren aldeko indarren akordioei esker", baina Estatukoarekin alderatuz gero, "ez dago bidezkoenen artean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak EH Bildu Gaurko titularrak Albisteak