Politika -

Erreakzioa

EPPKren adierazpenak 'etsipena' sortu duela esan du Lozak

Lozaren ustez, presoak "engainatu" egin dituzte, amnistia "ezinezkoa" delako.

Jesus Lozaren ustez, adierazpenak etsipena sortu du, batez ere ezker abertzalearengan. EITB.
Jesus Lozaren ustez, adierazpenak etsipena sortu du, batez ere ezker abertzalearengan. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza Bizikidetzarako ordezkariaren iritziz, ETAko presoen kolektiboak (EPPK) egindako adierazpenak "etsipena" baino ez du sortu, batez ere, ezker abertzalearengan. Amnistia lortzea "ezinezkoa" dela gaineratu du.

Komunikatu batean aditzera emandakoaren arabera, ETAko presoen hausnarketak "ez du ezer berririk ekarri", eta, beraz, "etsipena" sortu du, batez ere adierazpen hori "historikoa" izango zela esan zutenentzat.

"Ezker abertzaleari galdetu beharko genioke, Amaiur eta Bilduri, ea zer deritzoten elarpen berririk egin ez duen adierazpenari", azaldu du.

Lozaren ustez, presoak "engainatu" egin dituzte, amnistia "ezinezkoa" delako. Horrez gain, ezker abertzaleari ETAko presoei "legea bete eta gizarteratze prozesua has dezaten" eskatzeko esan die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea