Politika -
Asteartean
Jakes Esnal ETAko presoa Lannemezango kartzelatik atera da
32 urte eta erdi eman ditu espetxean; urtebetez jarraituko du zigorra betetzen etxean, baldintzapeko askatasuna eskuratu arte.
EITB MEDIA
Jakes Esnal ETAko presoa Lannemezango kartzelatik irten da asteartean, 32 urte eta erdi espetxean emanda, Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez. Esnalek, zehaztu du Etxeratek, urtebetez jarraituko du zigorra betetzen, etxean, baldintzapeko askatasuna eskuratu arte.
Etxeraten esanetan, Esnalek, ia 72 urtekoa bera, "2020ko maiatzetik aske egon beharko luke, Fiskaltzak Auzitegiaren erabakia blokeatu izan ez balu".
"Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren, erakunde eta herritarren bultzadak zerikusi handia izan du; horregatik eskertu nahi dugu egindako ahalegina eta lana", adierazi du Etxeratek.