Politika -

EPPK-ren adierazpena

Ares: 'Ezker abertzalea presoak engainatzen ari da'

Herrizaingo sailburuak esan duenez, "gizarteratzearen ateak irekitzen lagundu ahal dugu, baina ezin dute espero haien betebeharrak guk egitea".

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Aresek ETAko presoen kolektiboa (EPPK) engainatzea leporatu dio ezker abertzaleari, "emango ez diren amnistia eta autodeterminazioa bezalako promesa faltsuak egiteagatik".

Punto Radio Euskadin egindako elkarrizketan, "erabat etsigarritzat" jo du presoek asteburuan egindako iragarpena. "Adierazpena historikoa izango zela esan zuen esan zuen ezker abertzaleak, baina presoek ez dute bidea egin eta ez dute esperotakoa bete", deitoratu du.

EPPKren aldarrikapenek aurrera egitea ezinezkotzat jo du, "amnistia eta autodeterminazioa emateko aukerarik ez dagoelako", nabarmendu du.

"ETArengandik zenbat eta lehenago urrundu, indarkeria zenbat eta lehenago babesteari utzi eta eragindako kaltea zenbat eta lehenago onartu, azkarrago jasoko dituzte gure araudiak bermatzen dituen onurak", azaldu du.

Aresen iritzian, "orain gerta daitekeen okerrena presoen kolektiboa engainatzea da: bidea markatuta dago eta gizarteratzearen ateak hor daude, baina presoek, eta are gutxiago abertzale erradikalek, ezin dute espero euren betebeharrak guk egitea", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea