Politika -

Krisia Nafarroako gobernuan

PSNk UPNri egotzi dio Nafarroako gobernu akordioa apurtu izana

Gobernuko jarduera politikoa 'etenaldian' utzi du PSNk, eta aurrekontua murrizteko plana moldatzeko eskatu dio UPNri. Sozialistek 'Nafarroako egonkortasuna ez haustea' espero du Barcinak.

Yolanda Barcina (UPN) eta Roberto Jimenes (PSN). EFE
Yolanda Barcina (UPN) eta Roberto Jimenes (PSN). EFE
Ekaitza Nafarroako Gobernuan

01:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSN-PSOE alderdiak bilera egin du astelehen honetan Iruñean, eta, bertan, UPNri egotzi dio Nafarroako gobernu akordioa apurtu izana. Halaber, haustura saihestu ahal izateko, aurrekontua murrizteko plana moldatzea eskatu dio gobernuko kideari.Joan den ostiralean piztu zen gobernu krisia Nafarroan, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aurrekontuetan 132 milioi euroko murrizketa iragarri zuenean. Diru-sarreretan egon den beherakada dela-eta, defizitari aurre egiteko neurria dela azaldu zuen.Nafarroako sozialisten ustez,'' PSN/PSOEren irizpide argiaren kontra'' UPNk hartu duen ''alde bakarreko'' erabakia da. "Gobernuan irekitako krisiak ekonomia mailan zein leialtasun aldetik segurtasuna eskatzera garamatza'', esan du PSN-PSOEk. ''Printzipio kontua da'', gaineratu dute.''Gobernu akordioari berriz ekiteko Nafarroako benetako egoera ekonomiakoa ezagutzeko beharra'' azaldu diote sozialistek UPNri.Nafarroako gobernuko jarduera politikoa, 'etenaldian'

Nafarroako sozialisten ustez, bertako gobernuko jarduera ezin da ohikoa izan, eta ''etenaldian'' utzi dute.

Barcinaren eskaera

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak sozialistek "foru erkidegoaren egonkortasuna ez apurtzea" espero du, eta presidente den legez murrizketak "Gobernua osatzen duten bi alderdien adostasunarekin eta babesarekin" egiten ahaleginduko dela erantsi du. "Maiatza arteko diru-sarrerak % 13,5 jaitsi dira, eta hortaz, kontu publikoak doitu behar ditugu. Lan asko dugu egiteko, eta UPNren eta PSNren akordioarekin eta babesarekin izatea nahiko nuke; presidente gisa horretan saiatuko naiz", adierazi du.

"UPNren eta PSNren artean beti izan den egonkortasun hori lortzea" espero duela adierazi du Barcinak, Nafarroa krisi ekonomiko larri honi hobekien aurre egingo dion erkidegoa izan dadin. "Ni Gobernu honen alde eta erkidego honen egonkortasunaren alde lanean ari naiz", esan du.

''Arduragabetasun larria'' da PPNren ustez

Enrique Martin PPNko presidentearen hitzetan, ''arduragabetasun larria'' da Gobernuko jarduera politikoa ''etenaldian'' uzteko PSNk hartutako erabakia. ''Momentu larri hauetan Gobernuak ezin du oporrik hartu ezta etenaldirik egin'', esan du.Krisia, Madrilera

Roberto Jimenez Nafarroako sozialisten idazkari orokor eta Nafarroako Gobernuko presidenteordea Alfredo Perez Rubalcaba PSEOko idazkari orokorrarekin bilduko da astearte honetan Madrilen, Nafarroako gobernuan gertatutakoa aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea