Politika -
Reyes Mate:'Ez du zentzurik mina onartzeak baina damurik ez azaltzeak'
Manuel Reyes Mate filosofoa Eusko Legebiltzarreko Bakegintza eta Bizikidetza lantaldean izan da gaur goizean.
Erredakzioa
Manuel Reyes Mate filosofoa Eusko Legebiltzarreko Bakegintza eta Bizikidetza lantaldean izan da gaur goizean, ETAren iragarpenaren ondorengo egoeraz hausnarketa egiteko.
Manuel Reyes Mate filosofoaren hitzetan, ez da soilik ETAko presoen inguruan hitz egin behar, "gertatutako guztiaren errua ere gizarteak baduelako".
"ETAren indarkeria egonkortzean norberak izan duen errua pentsatu behar du jendeak", adierazi du.
Barkamena eta damuaren kontzeptuan mahai gainean jarri ditu Reyes Matesek. Bi ideia horiek mahai gainean jartzeko garaia dela uste du filosofoak. "Ez du zentzurik egindako mina onartu dela esatea baina, era berea, damurik ez azaltzea", azpimarratu du.
Ildo horretan, asteburuan presoek egin zuten adierazpena "tamalgarria" izan dela nabarmendu du.
Elkarbizitza eta Bakegintzarako lantaldea “bide onetik” doala uste du, eta ezker abertzalea batzordean ez egoteari buruz, demokraziaren oinarria hitz egitea dela adierazi du, eta hitz egin eta besteei entzuteari uko egiten dionak “gabezia demokratikoak” dituela.
Reyes Mate Holokaustoko biktimen inguruko ikerketetan parte hartu du.