Politika -

Hedabide publikoa

PPk Leopoldo Gonzalez Echenique aukeratu du RTVEren presidentegai

Talde sozialistak RTVEren Administrazio Kontseilurako izenik ez proposatzea erabaki du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Leopoldo Gonzalez Echenique Estatuaren abokatua aukeratu du RTVEren presidente izateko hautagai, eta bere esku egongo da kargua Kongresuak onartzen badu.

Popularrek Maria Luisa Ciriza kazetaria ere proposatu dute RTVEren administrazio kontseiluko kide izateko. Senatuaren aldetik, Fernando Navarrete Porca eta Jose Manuel Peñalosa proposatu ditu.

Horiekin batera, CiUk Oscar Pierre Prats aukeratu du RTVEren Administrazio Kontseilurako.

Bi ganbarek gaur arteko epea zuten administrazio kontseiluko bost kideak aldatzeko, baina bihar arte luzatu da.

Agintaldia amaituta, Administrazio Kontseilua utziko dutenak honakoak dira: Jesus Andreu (PP), Francesc Bellmunt i Moreno (ERC), Santos Miguel Ruesga (UGT), Josep Manuel Silva (CiU) eta Maria Cruz Llamazares (PSOE).

Talde sozialistak RTVEren Administrazio Kontseilurako izenik ez proposatzea erabaki du gaur.

Orain hautagaien inguruko negoziazioak hasiko dira Kongresuko taldeen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea