Politika -

Espetxe-konpetentziak

Ez dituzte espetxe-eskumenak transferituko 'normaltasuna' izan arte

Mariano Rajoyren esanetan, espetxe-politika ''Estatuko segurtasun politika nagusiak markatzen du''.

Mariano Rajoy. EFE
Mariano Rajoy. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak esan du espetxe-eskumenek ez dutela lehentasunik, eta normaltasun egoera izan arte eta hori ez egitea aholkatzen duten segurtasun arrazoiak dauden bitartean Estatuak ez dituela transferituko gaineratu du.

Hitz horiekin erantzun dio Rajoyk Joseba Zubia EAJko ordezkariari Senatuan, honek Gernikako Estatutuak aitortzen dituen eskumenak transferitzeko eskatu ondoren. Jeltzalearen esanetan, “urte hauetan guztietan ukatu egin dizkigute inoiz ez baitute lehentasunik izan unean uneko Gobernuarentzat”.

Zubiaren arabera, “politika hori oso-osorik ez transferitzea eragiten duten jokabideek Estatutua ez betetzea dakarte”.

Espainiako presidentearen ustez, transferentzia ez da egin bi arrazoirengatik: Gobernuaren eta Jaurlaritzaren artean ez delako adostasunik egon, eta espetxe-politika “Estatuko segurtasun-politika nagusiak markatzen duelako”.

Normaltasun egoera heltzen denean transferitu ahalko zaio espetxe-politika Jaurlaritzari, Estatutuak esaten duen moduan”, gaineratu du Rajoyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea