Politika -

Jaurlaritzak

Hauteskundeetarako boto-paperen hornidura esleitzeko epea ireki dute

Erabaki honekin hauteskundeak aurreratuko dituztela ulertu daitekeen galdetuta, Mendiak "pentsatzea librea da", erantzun du.

Idoia Mendia.
Idoia Mendia.
Idoia Mendia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak 2013rako martxorako iragarrita dauden hauteskundeetarako boto-paperen hornidura esleitzeko epea ireki du.

EAEko Aldizkari Ofizialak argitaratu ditu iragarkiak, datozen hauteskundeetarako boto-paperak egiteko administrazio-kontratua eskainiz.

Denera, aurrekontua 390.000 eurokoa izango da, zati berdinetan boto-paperentzat eta inprimaki eta gutun-azalentzat.

Kontratuak eskuratu nahi dituzte enpresek hilaren 21ean izango dute aurkezteko azken eguna.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du orain arte premiaz bideratzen zela, baina era arruntean eginez, lehiaketara enpresa gehiagok parte hartzea ahalbidetu nahi dutela.

Erabaki honekin hauteskundeak aurreratuko dituztela ulertu daitekeen galdetuta, Mendiak "pentsatzea librea da", erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea