Politika -

Politikarien zaletasunak

Euskal politikariak, gorbata gabe

ETB-2ko "60 minutos" saioak euskal politikarien zaletasunak eta aitorpenak erakutsiko ditu ostegun honetan.

"60 minutos: Políticos en su salsa" programaren aurrerapena

03:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nolakoak dira euskal politikariak egunkarietatik eta albistegietatik kanpo? Gainerako pertsonen zaletasun berberak dituzte? Gorbata egunerokoan ere janzten dute? Barre egiten dute?

ETB-2ko "60 minutos" saioa euskal politikari nagusietako batzuekin izango da ostegun honetan, baina haien habitat naturaletik kanpo, haien zaletasunak ezagutzen.

Adibidez, Iñigo Urkullu EAJko presidente eta balizko lehendakarigaia tortilla bat prestatzen ikusiko dugu. Buruzagi jeltzaleak adierazi du "oso lotsatia" dela, eta senideek "askotan" eskatu diotela politika uzteko. "Hasieran, okina izan nahi nuen", esan du.

Ogia erosten, hain zuzen ere, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea ikusiko dugu, eta bakailaoa bizkaitar erara prestatzen ere bai. Bi aitorpen: "Neuk ezkondu nuen lehendakaria", eta "Felipe Gonzalezen hooligana naiz".

Antonio Basagoiti ere sukaldari dugu. Legatz bat prestatzen ari den bitartean, EGA lehendakari denerako izango duela promestu du: "Lehendakari izateak asko kostako duenez...". Haren zaletasun nagusia, motorrak.

Peio Urizar Bilduko bozeramaile eta EAko idazkari nagusiak mendia du gustoko, eta politikaz aritu da Iñaki Lopez aurkezlearekin 'hamaiketakoa' jaten zuen bitartean. Urizarrek deitoratu du politikan "denetarik" deitu diotela, "etarra" eta guzti.

Saioa ostegun honetan eskainiko du ETB-2k, 22:00etan. Hemen, aurrerapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea