Politika -

Legebiltzarreko lantaldea

Uztailetik aurrera hasiko dira poliziaren biktimak aitortzen

Jaurlaritzak datorren astean onartuko du gehiegikeria politikoen biktimen lehen dekretua, 1960tik 1978ra artekoak aintzat hartzen dituena.

Polizia biktimen inguruko Legebiltzarreko lantaldea. EFE
Polizia biktimen inguruko Legebiltzarreko lantaldea. EFE
Jaurlaritzak asteartean onartuko du biktima polizialak aitortzen dituen lehen dekretua

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren erdialdetik aurrera hasiko dira motibazio politikoko indarkeriaren biktimak aitortzen eta dagozkien kalte-ordainak ematen, orduan hasiko baita Eusko Jaurlaritza gehiegikeriak pairatu dituzten pertsonen espedienteak aztertzen, alegia.

Idoia Mendia Jaurlaritzako Justizia sailburuak 1960 eta 1978 artean Estatuaren indarkeria jasan zuten biktimen inguruko dekretua aurkeztu du Legebiltzarrean, indarkeria mota horrek eragindako giza eskubideen urraketak eta bestelako sufrimendu bidegabeak jasan dituztenen inguruko batzordean.

Eusko Jaurlaritzak datorren asteartean onartuko duen dekretuaren helburua 1960 eta 1978 urteen artean EAEn motibazio politikoko indarkeria jasan zuten biktimak biktimatzat aitortzea eta horiei egindako kaltea konpontzea da.

Kalteak "Segurtasun Indarren agenteek, beste funtzionario publiko batzuek, edo kanpoko kolaboratzaileek zuzenean edo zeharka egindako ekintza bidegabeek" eragindakoak izan beharko dute.

Justizia sailburuak adierazi duenez, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean bilduko da biktimatzat aitortzea eskatu duten pertsonen espedienteak aztertzeaz arduratuko den batzordea.

62 hildako, 1960-1978 artean

Mendiaren Sailaren arabera, EAEn 62 pertsona hil ziren polizia indarkeriaren ondorioz 1978a baino lehen, baina biktima horien inguruko 25 seniderekin soilik jarri ahal izan dira harremanetan.

Beste dekretu bat prestatzen hasiko dira

Justizia Saila 1978az geroztik izandako biktimen inguruko bigarren zirriborro bat egiten hasiko da orain.

Mendiak bigarren idatzi hori aurrera eraman ahal izateko zailtasun juridiko gehiago izan dituztela onartu du, izan ere, aldi demokratiko baten barruan jazotakoak dira, dena den, lehenengo dekretua egiteko esperientziak izapideak errazten lagunduko diela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea