Politika -
HAUTESKUNDEAK
Reyes Maroto izango da PSOEren Madrilgo alkategaia
Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak karguan jarraituko du kanpaina hasi arte. Udal hauteskundeak 2023ko maiatzean egingo dira.
AGENTZIAK | EITB Media
Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa izango da PSOEren Madrilgo alkategaia datorren urteko udal hauteskundeetan. Dagoeneko bere erabakia jakinarazi die Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko presidente denari, Juan Lobato Madrilgo PSOEko idazkari nagusiari eta Mercedes Gonzalez Espainiako Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkariari.
"Madrilgo hurrengo alkatea izan nahi dut; indarrak hustuko dut zeregin horretan", esan du bere hautagaitza iragartzeko gaur goizean egin duen ekitaldian. Gaineratu duenez, hainbat pertsonak eskatu diote pausoa emateko, eta gai izatea espero du.
Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak karguan jarraituko du 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetako kanpaina hasi arte.
Santos Cerdan PSOEko Antolaketa idazkaria, Patxi Lopez Diputatuen Kongresuan PSOEren bozeramaile dena, Mar Espinar PSOEk Madrilgo Udalean duen bozeramailea eta Enma Lopez zinegotzia ere izan dira gaurko aurkezpenean.