Politika -
ETAren kontrako borroka
ETAk urte eta erdi irauteko baliabide ekonomikoak dauzka
Fernandez Diazen arabera, Poliziak lur jota utzi du ETA, eta taldearen egiturak "deseginda egon ez arren, oso ahul daude".
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak konfirmatu egin du ETAren egiturak "oso ahul" daudela eta urte eta erdi bakarrik irauteko baliabide ekonomikoak dituela.
Ministroak ETArengatik erbesteratutako euskal herritarrei botoa emateko eskubidea ematea aztertzen ari diren adituen batzordean egin ditu adierazpenok.
Ministroak zuhurtzia agertu nahi izan du, informazio horiek "ezkutukoak" direlako. Hala ere, ETAren egoera ekonomikoa kritikoa dela esaten duten datuak dituztela nabarmendu du.
"Gauza gehiegi esatea ere ez zaigu komeni", esan du Fernandez Diazek, baina ziur agertu da ETA lur jota dagoela eta egiturak "oso ahul baina desegin gabe daudela" esatean.