Politika -

2023ko udal hauteskundeak

Enrique Maya ez da berriro Iruñeko alkategai izango

Mayak 12 urte daramatza Iruñeko Udalean, horietatik zortzi alkate gisa. "Ziklo politikoa amaitu" zaiola eta, ez errepikatzea ebatzi du UPNko politikariak.

Maya, "Navarra Hoy"ren artxiboko argazki batean.
Maya, artxiboko argazki batean.
Maya, "Navarra Hoy"ren artxiboko argazki batean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Maya Iruñeko egungo alkatea (Navarra Suma, Na+) ez da hautagai izango 2023ko udal hauteskundeetan, EITB Mediak baieztatu duenez.

Mayak 12 urte daramatza Iruñeko Udalean, horietatik zortzi alkate gisa. "Ziklo politikoa amaitu" zaiola eta, ez errepikatzea ebatzi du UPNko politikariak.

Alderdi erregionalistak ez du jakinarazi, oraingoz, alkategaia nor izango den, ezta datorren maiatzaren 28an PP eta Ciudadanosekin koalizioan aurkeztuko ote den ere (hala egin zuen duela lau urte, Na+ izenpean).

Mayak uko egin duen honetan, ia alderdi guztiek argitu dute euren hautagaiak nortzuk izango diren. Atzo bertan iragarri zuen PSNk Elma Saiz Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango dela alkategaia (orain arte Maite Esporrin izan da). EH Bilduk ere aspaldi jakinarazi zuen Joseba Asiron izango zuela zerrendaburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Enrique Maya Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Navarra Suma