Politika -

Durangon

Apiriletik kanpainan egotea leporatu dio Urkulluk lehendakariari

Horren aurrean, EAJren presidenteak esan du EAE ez dagoela "hilabetetako kanpainarako".

Iñigo Urkullu EAJren presidentea, Ortuzarren eta Bilbaoren erdian. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu EAJren presidentea, Ortuzarren eta Bilbaoren erdian.
Iñigo Urkullu EAJren presidentea, Ortuzarren eta Bilbaoren erdian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak apiriletik hauteskunde-kanpainan egotea leporatu dio Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren idazkari nagusiari, behin eta berriz hauteskundeak aurreratuko dituela ukatu arren.

Urkulluk Durangon egin ditu adierazpenok, Durangaldeko EAJko zinegotziekin 2011ko hauteskundeen osteko balantzea egiteko egin duten biltzarrean.

EAJren presidenteak gogor kritikatu du lehendakariak hauteskundeak aurreratuko dituela ukatzea, izan ere, "buruan duen bakarra hauteskundeak dira".

Horren aurrean, EAJren presidenteak esan du EAE ez dagoela "hilabetetako kanpainarako".

Urkulluk gaineratu duenez, "legegintzaldia amaitu da. Honek ez du gehiago emango. Jaurlaritzak ez du babes politiko eta instituzionalik; ez du egitasmo eta proiekturik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea