Amarauna -
Usansoloren aurrekariak
Auzo izatetik herri izatera pasa nahi izan dutenen artean, bada denetik
Bizkaian, 2004an utzi zion Ziortza-Bolibarrek Markina-Xemein izateari. Gipuzkoan, 2017an Ezkio eta Itsaso banatu egin ziren baina desanexioak Espainiako legea urratzen zuela argudiatuta, 2020an udalerri izateari utzi zion Itsasok.
EITB Media
Usansoloren kasua aitzakiatzat hartuta, Ziortza-Bolibarreko alkate Alberto Garrorekin eta Ezkio-Itsasoko alkate Tomas Etxanizekin hitz egin dugu "Amarauna" saioan. Baita Euskal Herriko desanexio kasu guztietan abokatu lanetan aritu den Juan Landarekin ere.
Alberto Garrok ilusioz oroitzen du Ziortza-Bolibar berriz udalerri bihurtu zen eguna. Tomas Etxanizentzat, aldiz, kolpe gogorra izan zen Madrildik heldutako ebazpen hura.
Herri baten desanexioa gauzatzeko, biztanle kopuruaz gain, hainbat faktore hartu behar direla kontuan aipatu dute, gainera.