Itxi

Politika

POLIZIAREN INDARKERIA

Espainiako Gobernuak Zabalza indarkeria polizialaren biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuela 37 urte igaro direnean, senide eta lagunek omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Atxilotu ostean, Intxaurrondon torturatuta hil zutela onartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.

  • Mikel Zabalzari omenaldia Donostian. Argazkia: EFE

    Mikel Zabalzari omenaldia Donostian. Argazkia: EFE

"Egia, justizia eta erreparazioa" hitzak dituen Altzako horma-irudian oroitu eta omendu dituzte gaur, Donostian, Mikel Zabalza eta berarekin atxilotutako lagunak. 37 urteren ostean, Zabalza Herri Ekimenak Espainiako Gobernuari gertatutakoaren inguruko jarrera argitzeko eskatu dio.

Horretarako, Gobernuak Euskadin duen ordezkariari, Denis Itxasori, bilera eskatu diote. Duela bi urte Donostiako Udalak Zabalzari egindako omenaldian parte hartu zuen Itxasok. Orduan, modu pertsonalean, familiarekin agertutako konpromisoa PSOEk eta Espainiako Gobernuak bere egitea nahi dutela azaldu du Jose Ramon Zapirain Mikel Zabalza Herri Ekimeneko bozeramaileak.

Dantzaris ante el mural de Mikel Zabalza. Foto: EFE

Dantzariak Zabalzaren horma-irudiaren aurrean. Argazkia: EFE

Beste erakunde batzuek egindakoaren bidetik, Zabalza indarkeria polizialaren biktima modura aitortzeko eskatu diote. Itxasori helarazitako gutunean, kezka azaldu du herri ekimenak, uste baitu Espainiako Gobernuak Sekretu Ofizialen Legean egin nahi dituen aldaketek "egia estali eta argitara emateko zailasunak" ekarriko dituela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena