Politika -
Eskutitza
ETAko preso kritikoek engainatzea egotzi diete 'komisario politikoei'
ETAtik urrundu diren hiru presok "kaletik presoak gidatzen dituzten komisario politikoei" egotzi diete EPPKren azken adierazpena.
Erredakzioa
Rafa Caride Simón, Kepa Pikabea Ugalde eta Joseba Urrusolo Sistiaga "Langraiz bidea" hartu duten ETAko hiru presok EPPKko presoei engainatzea egotzi diete "komisario politikoei".
Noticias taldeko egunkarietan argitaratutako eskutitz batean, ETAtik urrundu diren hiru preso hauek "kaletik presoak gidatzen dituzten komisario politikoei" egotzi diete EPPKren azken adierazpena.
"Damuaren etiketa erabiltzea gustatzen zaie, era horretan, presoak eurek ezartzen duten bidetik ateratzea ekiditen dutelako", adierazi dute.
ETAk "ezer lortu gabe" jarduera armatua bertan behera uztearen arduradun direla uste dute, "soilik mina luzatu dute, 30 urteko espetxe zigorrak oso-osorik betetzen ari diren 700 preso baino gehiagorekin".
"Pertsona horiek, dena kontrolatzen" saiatu zirela adierazi dute, "Batasunak ibilbide propioa egitea erabaki zuen arte".
"Ordutik, komisario politiko horiek soilik presoen kolektiboa kontrolatzen dute, eta engainuak eginez gainera". "Orain bi urte beste era batera jokatu izan balute, preso asko jada Euskal Herriko espetxeetan egongo lirateke, beste asko etxean edo baimenekin", ondorioztatu dute.