Politika -
Espetxe-politika
Loza: 'Gizarteratzea ukatzen dutenak Konstituziotik kanpo daude'
Horrela erantzun die bakerako eta bizikidetzarako ordezkariak larunbatean Madrilen manifestazioa egin zuten biktimen elkarteei. Biktimak Gobernuaren espetxe-politikaren kontra agertu ziren.
Erredakzioa
ETAko presoen gizarteratzea espetxe-politikaren helburuetako bat dela azpimarratu du Jesus Loza bakerako eta bizikidetzarako lehendakariaren ordezkariak. Halaber, gizarteratzearen kontra egiten dutenak "Konstituziotik kanpo" daudela gaineratu du.
Lehendakariaren ordezkaria Legebiltzarrean izan da, Euskadin bakea eta bizikidetza sendotzeko eman beharreko pausuak aztertzen dituen batzordean.
Kazetariek egindako galderei erantzunda, terrorismoaren biktimen zenbait elkartek Madrilen egindako protestaren harian hitz egin du lehendakariaren ordezkariak. Protesta horretan, kritika gogorrak egin zizkioten Gobernuak ETAko presoei zuzendutako espetxe-politikari.
Zuzenbide estatua betetzeaJesus Lozaren iritziz, Madrileko manifestazioak ez zuen arrazoirik, Gobernuaren plana Zuzenbide estatuak esandakoa betetzen duelako, eta biktimek aurretik egindako adierazpenekin bat datorrelako.
Horrez gain, Madrileko protestan izandakoei Justiziara jotzeko esan die, Gobernuaren jarrera Zuzenbide estatutik kanpo dagoela ustez gero.