Politika -

Gürtel auzia

Francisco Correa kartzelatik irten da, bermea ordaindu ostean

"Gürtel" auziko ustezko burua Soto del Realeko kartzelatik irten da, 200.000 euroko fidantza ordaindu ostean. 2009ko otsailetik zegoen bertan.

Francisco Correa kartzelatik irteten. Argazkia: EFE
Correa aske, 200.000 euroko fidantza ordaindu ostean

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Correa "Gürtel" auziko ustezko burua aSoto Del Realeko kartzelatik (Madril) atera da astelehen honetan, Auzitegi Nazionalak eskatutako 200.000 euroko bermea ordaindu ostean. 2009ko otsailetik, bertan sartuta egon da.

Hedabideen ikusmin handiaren aurrean, Correa 21:50an irten da kartzelatik. 16:00etatik Mercedes ilun bat itxaroten ari zitzaion.

"Gürtel" auzian ikertutako ustelkeria amarruaren ustezko buruak hemendik aurrera epaitegien aurrean agertu beharko du egunero (astelehenetan Auzitegi Nazionalean) eta ezingo du Estatutik irten. Kartzelatik lasai irten da, eta bi maleta eskuetan zeramatzan.

Akusatuaren amak bermea ordaindu eta gero, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak baimena eman dio Correari espetxetik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea