Politika -

KATALUNIA

ERCk proposatu du erreferendum batean nahikoa izatea % 50eko parte hartzea, eta botoen % 55 baiezkoa izatea

Espainiako Gobernuarekin adostutako independentziari buruzko erreferendum proposamena eramango du Esquerrak urtarrilean egitekoa duen kongresura. Montenegroko independentzia erreferenduma hartu du eredu moduan.

2017ko urriaren 1eko erreferenduma Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE
2017ko urriaren 1eko erreferenduma Katalunian
2017ko urriaren 1eko erreferenduma Katalunian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian independentziari buruzko erreferenduma egin ahal izateko "argitasun akordio" bat negoziatu nahi du Esquerrak (ERC) Espainiako Gobernuarekin. ERCk militantziari proposatuko dio balizko erreferendum batean nahikoa izatea % 50eko parte hartzea eta botoen % 55 baiezkoa izatea independentzia aldarrikatzeko.

Independentziari buruzko erreferendum proposamena eramango du Esquerrak urtarrilaren 28an Lleidan egitekoa duen kongresura, eta militanteek eztabaidatu eta bozkatu ahal izango dute.

Esquerrak 2016ko Montenegroko independentzia erreferenduma hartu du eredu moduan, Serbiaren, Montenegroren eta nazioartearen bermea jaso zuena.

ERCk militantziari bidali dion ponentziak jasotzen duenez, lehenik eta behin, Katalunian eztabaida ireki beharko litzateke eragile politiko eta sozialekin "argitasun akordioak" jaso beharko lituzkeen oinarriak adosteko. Behin Katalunian akordioa lortuta, gaia negoziazio mahaira eramatea proposatzen du Espainiako Gobernuarekin erreferendumaren baldintzak hitzartzeko.

Balizko erreferendum batean 16 urtetik gorako Kataluniako herritarrek eta Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartu ohi duten ez egoiliarrek ere parte hartzeko eskubidea izatea nahi luke Esquerrak.

Atzo afiliatuei igorri zitzaien ponentzia urtarrilaren 28ko kongresuan eztabaidatu eta bozkatuko dute ERCko militanteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak Gaurko titularrak Albisteak Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak