Politika -
Bake Prozesua
Suitzako 39 parlamentarik Aieteko Adierazpena babestu dute
Parlamentariek Suitzako Asanblada Federaleko kideak dira eta Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kidea den Pierre Hazan irakasleak Bernan egin duen bilera batean parte hartu dute.
Erredakzioa
Suitzako 39 parlamentariok Aieteko Adierazpena babestu dute, Bernan. Pierre Hazan Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kidearekin izan dira, irakasleak eskaini duen ekimen batean.
Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko Suitzako diputatuen taldeak antolatu du ekimena. Genevako alkate ohia den Manuel Tornare da talde horretako presidentea.
"Euskal Herria bake bidean da, eta Suitzako Legebiltzarreko zati garrantzitsu batek bidelagun izateko konpromisoa hartu du", idatzi dute, ohar batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea