Politika -

Polemika

Donostian Espainiako banderari emandako tratua salatu du Gobernuak

Fernandez Diaz ministroa Donostiako Udaleko Espainiako banderak duen itxura kaskarraz aritu da (apurtuta eta zirpilduta dago).

Fernandez Diazek esan du Bilduko udal batek bandera apurtuta edukitzeak ez duela harritzen. Efe.
Donostia salaketa | Espainiako banderari emandako tratua salatu dute
Fernandez Diazek esan du Bilduko udal batek bandera apurtuta edukitzeak ez duela harritzen. Efe.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Gobernu Ordezkaritzak eta Gipuzkoako Gobernu Azpiordezkaritzak epaitegietara joko dutela iragarri du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, Donostiako Udaleko Espainiako bandera jasaten ari idoi egitearekin amaitzeko. Donostiako Udalean Bilduk du gehiegoa.

Ministerioaren egoitzan emandako prentsaurrean, Fernandez Diaz Espainiako banderak Donostiako Udalean duen itxura kaskarraren gainean aritu da (apurtuta eta zirpilduta dago).

"Ezker abertzaleak gobernatutako udal batek Espainiako banderari horrelako tratua emateak ez gaitu inor harritzen", esan du ministroak, egoera horrekin amaitzeko Justiziara joko dutela gaineratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea