Politika -
Zaballako espetxean
Robert Manrique ETAko preso batekin bilduko da ostiralean, Gasteizen
Robert Manrique (ETAk Hipercorren egin zuen atentatuko biktimetako bat) Rafael Caride ETAko presoarekin bildu da, Gasteizen, Zaballako espetxean.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak biktimen eta ETAko presoen arteko bileren programako ekimenetako bat izan da bilera, eta bi orduko iraupena izan du. Espetxeko zuzendariak bitartekari lanak egin ditu.
Manriquek azaldu duenez, Caride ziur dago ETAk jarduera armatua behin betiko amaitzea iragarri ostean, ez duela atentaturik egingo, eta ETAtik aldendu nahi duten presoak badirela baina "beldurragatik" ez dutela egiten esan dio.
Gainera, Manriquek esan duenaren arabera, ezker abertzaleak "egindako kaltea onartzeko" beharra jakinarazi dio Caridek; izan ere, "duela gutxira arte indarkeria sustatu du" eta, orain, "erantzukizuna onartu behar du".
Caridek eta Hipercorreko atentatuko biktima horrek ETAko presoen artean dagoen banaketa sustatu beharra azpimarratu dute.