Politika -
Krisia Nafarroan
UPNren zuzendaritzak gutxiengoan agindu dezaketela uste du
Aukera hori ere ezinezkoa balitz, hauteskunde aurreratuak deitu beharko liratekeela esan du UPNko idazkari nagusiak, baina bileran ez dute gai hori aztertu.
Erredakzioa
UPNren zuzendaritzaren bileraren ostean Garcia Adanerok adierazi duenez, zuzendaritzak Yolanda Barcinaren erabakia babestu du; izan ere, "Gobernua geldiarazteagatik, desleialtasunagatik eta une gogor batean Nafarroaren sinesgarritasuna kaltetzeagatik gertatu da".
Horren esanetan, UPNk "PSNrekin elkarlanean jarraitu nahi du", eta "PSNk erabakiko du UPNrekin zein neurritako elkarlana nahi duen".
Nafarroan hauteskundeak aurreratzeko aukerari buruz galdetuta, bileran ez dutela horri buruz hitz egin esan du Garcia Adanerok, baina "oso une larria da" eta "elkarlanean jarraitzeko tartea dago", gaineratu du.