Politika -

Biktimen eta presoen bilerak

Consuelo Ordoñez Valentin Lasarte ETAko presoarekin bilduko da

Consuelo Ordoñezek berak adierazi duenez, bilera Zaballako pespetxean egingo dute, Araban, datorren astetik aurrera.

Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. EITB.
ETA biktimak presoak | Ordoñez Valentin Lasarterekin bilduko da
Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñez Euskadiko PPko zinegotziaren arreba Valentin Lasarte ETAko presoarekin bilduko da datorren astetik aurrera. Gregorio Ordoñez ETAk hil zuen 1995ean.

Consuelo Ordoñezek azaldu duenez, bilera Zaballako espetxean, Araban, egingo dute datorren astetik aurrera.

Gregorio Ordoñezen arrebak adierazi du bilera "bat-batean" bururatu zitzaiola, eta Barne Ministerioak presoak gizarteratzeko planari jarraituta erabaki duela Valentin Lasarterekin biltzea.

Ez du damuan sinestenHala ere, Valentin Lasarteren kasuan, "bere damua" sinesgaitza egiten zaiola adierazi du Ordoñezek, epaiketa guztietan komandoko kidea babesten ari delako.

Horrekin batera, zalantzan jarri du idatzi batean marka bat egitea "barkamena eskatzearekin" edo "damua"rekin parekatzea zilegi izatea, berak horri "tranpak egitea" deritzo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea