Politika -

Antonio Lopezek egindakoa

190.000 euro, Francisco Alvarez Cascosen erretratu batengatik

Gobernuak baieztatu berri duenez, Alvarez Cascosen erretratu batengatik 190.000 euro ordaintzeko oniritzia eman zuen 2010ean Jose Blanco Sustapen ministroak.

Francisco Alvarez Cascosen erretratu batengatik 190.000 euro ordainduko du Gobernuak. Argazkia: EFE
Francisco Alvarez Cascosen erretratu batengatik 190.000 euro ordainduko du Gobernuak. Argazkia: EFE
Francisco Alvarez Cascosen erretratu batengatik 190.000 euro ordainduko du Gobernuak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak jakitera eman duenez duenez, Francisco Alvarez Cascosen erretratu batengatik 190.000 euro ordaintzeko oniritzia eman zuen 2010ean orduan Sustapen ministroa zen Jose Blancok. Exekutiboak azaldu duenez, ohikoa da ministroa ohiei haien erretratu bat egiteko aukera eskaintzea, ondoren, Ministerioaren galerian kokatzeko.

Normalean, ministro bakoitzak nahi duen margolaria aukeratu dezake, eta, ondorioz, Alvarez Cascosek Antonio Lopez Tomellosoko artista hautatu zuen. Egun artistarik estimatuenetarikoa da Lopez.

Ohiko prezioan

Gauzak horrela, Sustapen Ministerioak 165.000 euroko (BEZa aparte) enkargua agindu zuen 2010eko apirilean. Gobernuak dioenez, "mota honetako enkarguagatik normalean ordaintzen den prezioa da". Hala ere, margolariak artelana oraindik entregatu ez duenez, Sustapena Ministerioak oraindik ez du ordaindu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea