Politika -
Ramon Rubial Sariak
Bakearen Aldeko Koordinakundearen 'duintasuna' goratu du lehendakariak
Patxi Lopezek Ramon Rubial Sariak banatu ditu Bilbon. 'Demokraziaren eta askatasunaren aldeko defentsa' saria Bakearen Aldeko koordinakundearentzat izan da.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak astelehen honetan Ramon Rubial sariak banatu ditu Bilbon, eta "Demokraziaren eta askatasunaren aldeko defentsa" saria Bakearen Aldeko Koordinakundearentzat izan da, harenganako errespetua erakutsi du eta “erakusten duten duintasun moralari” ohore egin dio.
"Euskadin aro berri bat bizi dugun honetan, indarkeriaz betetako hamarkadak bizi ostean, beharrezkoa da iraganera begiratzea eta honako hau galdetzea: Zergatik pasatu zaigu? Eta atzera egindako begirada zikindutako unez betea dago, itxitako begiez, ikusi nahi ez zuten begiez. Jende gehiegi isiltasunean murgildu zen, hilketa politikoez bere bizitzatik kanpo dagoen zerbait eginez", deitoratu du.
Lehendakariak esan duenez, Ramon Rubial sariak "jendearen solidaritatearen" balioekin lotuta daude, baita "berdintasunagatiko eta askatasun nahiarekiko borrokarekin ere".
'Balore sozialisten defentsa saria' Norvegiako Alderdi Laboristari eman dio, 1979tik gazteentzako kanpamentu bat ezartzen baitute Utoya irlan eta iaz Breivikek Oslon atentatu bat egin ostean, bertara joan zen gazteen kontra tiro egin baitzuen; hainbat pertsona hil ziren.
Kulturaren Ramon Rubial 2011 saria Alberto Iglesias musikariari eman diote, honek hainbat soinu-banda sortu ditu, baita Espainiako eta nazioarteko film asko ere, besteak beste: "El jardinero fiel", "Cometas en el cielo", "El topo" eta "La piel que habito".
Urteko euskal erakundearen saria Lantegi Batuak-ek eraman du. 60ko hamarkadaz geroztik ia 50 urte daramatza minusbaliotasun fisiko edota intelektualak dituzten pertsonak lan munduan sartzearen aldeko ekintzan.
CREA-Centro de Recursos Africanistasek 'Solidaridatea eta Lankidetza’ saria lortu du. Nazioarteko Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeak bultatzuta, CREA "Afrikako garapen jasangarria sustatzen duen gunea da", azaldu du Patxi Lopezek.
Urteko euskal erakundearen saria Grescrap Bizkaia Bilbao Basketek lortu du. Lehendakariak taldearen"esfortzuaren, taldean egindako lanaren, konstantziaren eta ondo eginaren" ezaugarriak nabarmendu ditu.